Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunari begira, Baztango Gazte Asanbladak eta Iñarrosi taldeak Hijas de la Nakba dokumentala proiektatuko dute Elizondon azaroaren 19an, 18:00etan gaztetxean. Palestinaren historia biltzen du filmak, bertako emakumeek kontatua.
Azaroaren 19an, 18:30ean, Jorge Oteizaren ‘Montevideoko memoriak’ hitzaldi-entzunaldia izanen da Lesakako liburutegian. Ekitaldia Xabier Erkizia soinu-artistak gidatuko du, Oteizaren musika konposizioa eta soinuzko artxiboko bitxikeriak aurkeztuz. Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, hurrengo estekan.
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.