Kuadrillen egunean bildutako dirua Bizi elkarteari emanen diote Iruñarri Egunean.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute abuztuko azken larunbatean ere, abuztuaren 29an, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta, Alarma Morea taldea kontzertua eskainiko du abuztuaren 29an, larunbatean 19:30ean hasita Lesakako beheko Plazan. Ateri izanez gero zubi gainean eginen dute emanaldia.
Tomas Sobrino Habans artista elizondoarrak También el mar erakusketa aurkeztuko du bihar, 19:30ean Arizkunenean, eta bere margolanak ikusgai egonen dira kultur etxeko lehenbiziko solairuan abuztuaren 30era arte.