Abuztuaren 14an, eguerdian, botako dute herriko pilotariek Goizuetako festei hasiera emateko txupinazoa. Hortik aurrera, kolore zuriz, berdez eta gorriz jantziko da herria. Abuztuaren 18ra arte, herritar zein bisitariek izanen dute non gozatua.
Tomas Sobrino Habans artista elizondoarrak También el mar erakusketa aurkeztuko du bihar, 19:30ean Arizkunenean, eta bere margolanak ikusgai egonen dira kultur etxeko lehenbiziko solairuan abuztuaren 30era arte.