Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Nabaz eta Katazpegi auzoetako gazteek, bi auzoak lotzen dituen Banarta inguruan Lesakako Nabaz eta Katazpegi auzoetako gazteek, Santiago egunez egiten zen Banartako besta berreskuratu dute. Honela, uztailaren 25ean, larunbatean 10:00etan Irasmendiko igoera lasterketa eginen dute (izen ematea ordubete lehenagotik egin daiteke). 12:00etan txupinazoa eta trikipoteoa. 14:00etan auzo bazkaria Manolo Arozena eta Juan Mari Lopez bertsolariekin. 17:30ean erromeria Andoni Mitxelenarekin. 20:00etan talo jatea eta 20:00etatik aitzinera musika karpan.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute uztaileko azken larunbatean ere, uztailaren 25ean, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Dagoeneko 90 lagunek eman dute izena bazkarian eta bildutako dirua Bizi elkarteari emanen diote.
Uda honetan Arantzako Aterpean eginen dute bigarren kontzertua izanen da La Chula Potrarena. 19:30ean hasiko da.
Uztailaren 25ean eta 26an kukuso merkatua izanen dute Lur Berrin. Antzinako obrak, hatu merkatua, bildumak, vintagea, slow designa, liburuzahartegia. 100 erakusle profesional elkartuko dira Lur Berri gelan (ez plazan), bi egunez, larunbatean eta igandean 08:30etik 18:00etara.