Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbatean Nabaz eta Katazpegi auzoetako gazteek, bi auzoak lotzen dituen Banarta inguruan
Lesakako Nabaz eta Katazpegi auzoetako gazteek, Santiago egunez egiten zen Banartako besta berreskuratu dute. Honela, uztailaren 25ean, larunbatean 10:00etan Irasmendiko igoera lasterketa eginen dute (izen ematea ordubete lehenagotik egin daiteke). 12:00etan txupinazoa eta trikipoteoa. 14:00etan auzo bazkaria Manolo Arozena eta Juan Mari Lopez bertsolariekin. 17:30ean erromeria Andoni Mitxelenarekin. 20:00etan talo jatea eta 20:00etatik aitzinera musika karpan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.