Eskualdeko artisauek azoka antolatu dute uztailaren 4an Amaiurren, 10:00etatik 14:00etara. Hainbat produktu izanen dira: poltsak, kremak, belarritakoak, loreontzi margotuak, kakorratz lanak, haurrendako artikuluak, artilezko xalak, gozoak, larruzko lanak, motxilak…
Kultur programaren 31. edizioaren barrenean, Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere. Emanaldiez gain, Kultur programak arte plastikoen erakusketa bat ere badu, eta aurten Myriam Cameros Sierra izanen da protagonista, Medicina/Sendagaiak marrazki eta eskultura erakusketarekin. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra ikusgai izanen da Bertizko Jaurerrrian.