Eliz-aldea SL da Berako Udal Planaren AR3/S3 Zelaian sartutako lurren jabe nagusia. Azken urteotan sortu diren gaiak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da eremua plan partzial berri baten bidez berrantolatzea. Eliz-Aldea SL ari da azken aldian antolamendu berriaren alternatibak aztertzen, eta Sektorearen Plan Partzial berriaren proiektua aurkeztu du.
Lesakako Euskara Batzordeak udako solstizioaren edo San Joan bezperako ospakizuna antolatu du aurten ere. Egitarau zabala prestatu du dagoeneko eta liburutegiari eta irakurle talde gazteei egokituko zaie aurten sua piztea. Aurten, liburutegiak bere 10. urteurrena ospatzen du, eta ekimenaren bidez irakurzaletasunaren jarraipena bermatzeko irakurle gazteen garrantzia nabarmendu nahi da eta beraiek eta Marcos Tantos Arriaga liburuzaina izanen dira aurten omendutakoak.
Baztango Udalak Fermin eta Arantxa Fernandez margolarien pintura erakusketa antolatu du gaur hasi eta ekainaren 30era arte, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Egunero egonen da irekia, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.