Ekainaren 23rako egitarau zabala prestatu dute eta liburutegiak eta irakurle gazte taldeek piztuko dute sua
Ohiko egitaraua izanen dute Plaza Zaharrean. Egunean bertan txanda batzuk betetzeko laguntza ere eskatu du Euskara Batzordea eta esteka batean ikusten ahal dira bete beharreko txandak eta prest dagoenak, izena eman dezake.
Egitaraua
Ekainaren 23an, asteartean, 19:30ean Bortzirietako Bertso Eskolakoak eta Lesakako trikipandero jotzaileak ariko dira, kantuan eta musika jotzen. 20:00etan Lesakako Euskara Batzordearen adierazpenaren irakurketa eta sua piztea eginen dute, tobera soinuen laguntzaz. Lesakako Liburutegia eta irakurle talde gazteak omenduko dituzte aurten eta beraiek izanen dira sua piztuko dutenak. 20:15 aldera, herriko bestei begira, ezpata dantzariek entsegua eginen dute suaren inguruan eta txistulariak ere ariko dira. 20:30ean herri afaria izanen da, norberak eramandakoarekin. 21:30ean Alaitz, Gorka eta Hekthorrekin dantzaldia.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez dira suaren inguruan gerta daitezkeen istripuen arduradun izanen eta su handia 9 urtetik goitikoentzat izanen dela oroitarazi dute. Edaria ere izanen da eta norberak bere edalontzia eramatea eskatu dute antolatzaileek.