Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak udako kontzertua emanen du ekainaren 8an, astelehenean 18:00etan hasita Berako Herriko Etxeko Plazan.
Aralar Musika Eskolako ikasleen emanaldia datorren astelehenean izanen da, 19:00etan. Eguraldi onarekin plazan eginen dute eta euria bada, eskolako estalpean.
Nafarroako Klima aldaketa erakusketa Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean egonen da ikusgai ekainaren 1etik 11ra, euskaraz. Publiko guztientzat irekia egonen da, doan, eta inprimaki bat eskuragarri egonen da jendeak erakusketaren gaineko oharrak eta iritziak idatz ditzan. Gainera, Klima aldaketara egokitzea Nafarroan izeneko solasaldia emanen du Fernando Señar Beak, Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoko zuzendariak ekainaren 9an, asteartean 17:30ean.