Osasun sistema publiko duina aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen du maiatzean ere Baztango Osasun Plataformak eta hilaren 6an izanen da, asteazkena, Elizondoko Osasun Etxean 18:00etan.
Maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan publikoari idekia den estreinaldia izanen dute argazkilariarekin Xabi Berroueten Sara Lañopean argazki erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan maiatzaren 4tik 17ra arte, egun gutziz 09:45etik 17:00etara. Sartzea urririk izanen da. Gainera, publikoari idekia den estreinaldia ere izanen dute maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan, argazkilariarekin. Momentu goxo eta atsegin honek artista ezagutzeko, haren lanaren inguruan mintzatzeko eta trago baten partekatzeko parada emanen du.
Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.
| Ekaina | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||