Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barnean, Txondor plaza antzerki-zirku ikuskizuna sortu du ArgiMalutak Konpainiak. Maiatzaren 3an 17:30ean Elizondoko plazan aurkeztuko dute antzezlana, eta euria eginez gero Iriarte pilotalekura mugituko dute emanaldia.
DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen 2026. jaialdiak geldialdia eginen du Beran igandean. 18:30ean izanen da ikuskizuna Berako Kultur Etxean eta oholtzan Olatz Larunbe, Olaia Valle, Maddi Muñoz y Clarissa Costagliola ari dira.