'Txondor plaza' karrikako antzerkia eginen dute igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 30a

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barnean, Txondor plaza antzerki-zirku ikuskizuna sortu du ArgiMalutak Konpainiak. Maiatzaren 3an 17:30ean Elizondoko plazan aurkeztuko dute antzezlana, eta euria eginez gero Iriarte pilotalekura mugituko dute emanaldia.

Sinopsia

Txondor plaza ikazkinaren ogibidea eta bizitza omentzen dituen kaleko antzerki-zirku obra bat da. Bilbea txondor plaza batean garatzen da, ikazkin bat mendian lanean ari da eta ikuskizunean naturarekin duen harremana, janaria lortzeko beharra eta faunarekin eta ingurunearekin duen interakzioa islatzen dira. Ikazkin zaharraren lagun banaezina muxar bat da. Txotxongilo gisa irudikatutako pertsonaia horren eta Ikazkinaren arteko harremanak umoreari eta samurtasunari leihoa irekitzen die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun