Memoria historikoari bruzko zikloaren barrenean Fernando Mikelarenaren hitzaldia.
ETBko 'Irabazi Arte' telesailaren 5. denboraldiaren aurrestreinaldia. Sarrera debalde izanen da baina Kultur Etxeko lehiatilan hartu beharko da 18:30ean.
Hizkuntza: Euskara
Ilbeltzaren 30ean ospatzekoa da Igantziko Biltokiko urteko batzar orokorra. Ortzirale ilunabarreko zortzietan izanen da eta bertan, bertzeak bertze, urte osoan egin, erabaki eta hobetu beharrekoei buruz solasean ariko dira urrian estreinatutako egoitza berrian. Junta aldaketa bileraren ondotik eginen da, ezohiko bileran.
Gironako Bécquer punk rock taldearen kontzertua antolatu du Elizondoko Txokoto tabernak bihar, ilbeltzaren 30ean, 22:00etan. 2024an ateratako Bring Back My Summer azken lana aurkeztuko du taldeak.