Abenduaren 23an, asteartean 19:00etan izanen da Elizondoko plazan Venezuela jasaten ari denaren aitzinean elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Baztango EH Bilduk abenduaren 23an, asteartean 19:00etan Elizondoko plazan, ‘Eskuhartze inperialistarik ez! Baztan Venezuelarekin’ lemapean. Hegoak plataformak plazaratu duen adierazpena ere sinatu du EH Bilduk.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.