Narbarteko gaztetxoek azken hilabeteotan prestatu duten antzerkia jende aitzinean erakutsiko dute.
Maiatzaren 15ean hasiko da aurtengo Euskaraldia eta horren harira, Boubacar Dioufen solasaldia antolatu du Baztango Batzordeak, maiatzaren 16an 18:00etan Arizkunenean. Senegaldar jatorriko euskalduna da Diouf eta euskara integrazio tresna gisa aurkeztuko du.
Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia
Euskaraldia Hikarako baliagarria izan daitekeen eskuorria prestatu dute. Leitzan hiketan egiteko garaian ohikoenak diren adizkiak bildu dituzte.
Kultura aldetik, arras udaberri animosoa izaten ari dira Zugarramurdin, hainbat ekitaldi ikusteko aukera izan dutelako. Alde batetik, zinema zikloa izaten ari dira. Film hauek berezitasun bat daukate: zuzendariak emaztekiak direla. Apirilaren 4an 20.000 especies de abejas filma eman zuten, apirilaren 25ean El sueño de la sultana eta, finitzeko, maiatzaren 16an Pilar Palomerok zuzendutako Los destellos filma emanen dute. Ortziralean 19:00etan izanen da emanaldia Zugarramurdiko Sorginen Museoaren auditorioan.
Gitarra doinuak aditzeko aukera izanen da ortziralean, maiatzaren 16an, Donamarian. Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioko ikasleak bertan izanen baitira gitarra klasikoko errezitaldia egiteko. Emanaldia Donamariako Jauregian izanen da 19:00etan.
Ostiral arratsaldea arto irinarekin egindako ogi tailerra emanen du Edorta Salvadorrek eta larunbatean, haurrendako tailerra goizean eta bertako artoari buruzko solasaldia izanen dituzte arratsaldean.