Bigarren hiruhilabete bukaerako edo udaberriko kontzertua eskainiko dute Lesakako Musika Eskolako ikasleek Harriondoa Kultur Etxean asteazken honetan, apirilak 16, 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan