Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak Eguneroko gatazkak kudeatu eta komunikazio ez bortitza solasaldia antolatu du martxoaren 25ean, asteartea, 17:00etan Arizkuneneko sabaian. Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuko du saioa.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietan Berdintasun Zerbitzuak, horietako zenbait Lesakan. Martxoaren 8an Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia egin zuten Otsangon. Arratsaldean, berriz, mugimendu feministak deitutako manifestazioa eta III. Mundu Gerra taldearen kontzertua izan ziren.