Euren laguntzaileekin batera, bihar, ilbeltzaren 5a, 18:00 aldera ailegatuko dira hiru errege magoak Arantzara. Herriko trikitilariek irekiko diete bidea eta ondotik, frontoian bilduko dira. Han banatuko dizkiete opariak neska-mutikoei.
Goizuetako Guraso Elkartea hiru errege magoei ongietorria prestatzeko lanean ari da eta iragarri duenez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak eta beraien laguntzaileak bihar arratsaldean ailegatuko dira, 18:30ean.
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Trini Mikelarena eta Jokin Armanen artelanekin batera, Ábalos eta Sagarzazurenak izanen dira ikusgai