Aurretik izena eman behar da 948 510840ra deituz edo 681 265188ra idatziz Ume-eramaile eta Hazierak, Anikotek, Osasunbideak eta Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak elkarlanean antolatuta, haur-eramaile tailerra eginen dute Leitzan azaroaren 29an. Udaletxean, ludoteka gelan, dute hitzordua, 17:30ean. Izena emateko 948 510840ra deitu edo 681 265188ra idatzi behar da.
Herrigunean dute hitzordua 18:00etan Euskaraldia aitzinera doa. Azaroaren 23az geroztik Ahobizi eta Belarriprestak areagotu egin dira eskualdean. Bertzela erranda, txapek ageriko egin dute inguruko herritarrok hizkuntza-ohiturak aldatzeko dugun gogoa, hartu dugun konpromisoa. Hamaika egunen erdiak pasata, Malerrekan Mintzodromoa antolatu dute. Ortzegunean dute hitzordua, 18:00etan, Herrigunean.
Katakun dute hitzordua 20:00etan Al Doum & The Faryds taldea izanen da ortzegunean Berako Kataku ostatuan. 20:00etan dute hitzordua. 2010ean Milanen sortutako taldeak musika psikodelikoa eta eragin etnikoa uztartzen ditu, musika exotikoa sortuz.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |