Mintzodromoa izanen dute ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 27a, 08:57
Mintzodromoa dute Herrigunean, 18:00etan

Herrigunean dute hitzordua 18:00etan

Euskaraldia aitzinera doa. Azaroaren 23az geroztik Ahobizi eta Belarriprestak areagotu egin dira eskualdean. Bertzela erranda, txapek ageriko egin dute inguruko herritarrok hizkuntza-ohiturak aldatzeko dugun gogoa, hartu dugun konpromisoa. Hamaika egunen erdiak pasata, Malerrekan Mintzodromoa antolatu dute. Ortzegunean dute hitzordua, 18:00etan, Herrigunean.

 

Malerrekako IKA euskaltegiaren laguntzaz, ordu eta erdiko saioa antolatu dute, eta Ahobizi eta Belarriprestek egitasmoan parte hartu ahal izanen dute.

Txapak jasotzeko

Bide batez, Malerrekako Euskaraldiko batzordeak gogorazi duenez, txapa jaso ez duenak 08:00etatik 15:00etara bitarte jaso dezake, Mankomunitatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun