Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz.
Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da.
Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Apirilaren 13tik 23ra Kultura eta Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai Lesakako Sanferminak iragartzeko kartel eta programaren azala eta gibeleko azala osatzeko lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko da Kultura eta Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5) apirilaren 13tik 23ra (biak barne). Denera 7 kartel, 8 azal eta gibeleko azalerako 78 marrazki aurkeztu dituzte.
Apirilaren 28ra bitarte aurkez daitezke lanak Doneztebeko San Pedro Bestak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago eta apirilaren 28ko 14:00 arte lanak aurkezteko aukera bada (oinarriak udaletxean edo sare sozialetan).
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |