Lesakako Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketako lanak bozka daitezke egunotan

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 12a, 11:24

Sanferminetako usaia somatzen hasiko dira Lesakan, kartela eta programaren azala eta gibeleko azala aukeratuta.

Apirilaren 13tik 23ra Kultura eta Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai

Lesakako Sanferminak iragartzeko kartel eta programaren azala eta gibeleko azala osatzeko lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko da Kultura eta Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5) apirilaren 13tik 23ra (biak barne). Denera 7 kartel, 8 azal eta gibeleko azalerako 78 marrazki aurkeztu dituzte.

 

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herri bozketak erabakiko du lehiaketa. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, bozka emateko aukera izanen dute Lesakan jaioak edo bertan erroldatuak direnak.

 

Ordutegia

Apirilaren 13tik 16ra eta apirilaren 19tik 22ra, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta apirilaren 17 eta 23an, 10:00etatik 14:00etara irekia egonen da Turismo Bulegoa. Apirilaren 18an, datorren asteartean, itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun