Frankismoan Agiñako errepidea eraikitzera behartutako Trabajadoreen inguruko bertso trama antolatu du Nafarroa Oinezek

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Frankismoan Agiñako errepidea eraikitzera behartutako Trabajadoreen inguruko bertso trama antolatu du Nafarroa Oinezek

Otsailaren 11n Arritxulon eginen den bertso saioaren aitzinetik, tobera tailerra eginen dute Arditurrin

Aiako Harriak eta Agiña mendialdeko natura ingurua aukeratu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak Nafarroa Oinez 2017ko lehenbiziko ekimen kulturalak egiteko. Bi dira ekimenak, biak ere inguruari eta memoriari lotutakoak: Lesakako Agiña mendiko errepidea eraiki zuten Trabajadoreak -Frankismoko preso eta langile behartuak- ardatz hartuta osatu du bertso trama ikastolak. Langile haiek lanean aritutako leku berean arituko dira kantuan bertsolariak. Non, eta zehazki, langile hauen barrakoietako bat zegoen Arritxulon (Lesaka eta Oiartzungo mugan, Aiako Harrien ondoan). Esklabu horien lekuan arituko dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandez bertsolariak. Bertzetik, bertso tramaren aitzinetik, tobera tailerra eskainiko du Soinuenea fundazioak Arditurrin, meategiei lotutako musika tresna izaki. Oiartzunen eta Lesakan toberak jotzeko ohiturari eutsi baitzitzaion, Euskal Herrian leku bakanetakoak.

Euskal Baserriaren jatorriaz hitzaldi interesgarria eskaini du Alberto Santanak Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

Euskal Baserriaren jatorriaz hitzaldi interesgarria eskaini du Alberto Santanak Beran

Jende aunitz bildu zen larunbat eguerdian Beralandetan 

Euskal Herriko baserrien jatorriaz aritu zen solasean Alberto Santana Ezkerrak Berako Beralandeta aretoan larunbat eguerdian, El origen del caserío vasco hitzaldian. Jende aunitz hurbildu zen hitzaldi interesgarria aditzera. Alberto Santanak Euskal Telebistako Una historia de Vasconia eta Todos los apellidos vascos saioak gidatzen ditu.

Ameli ipuin kontalaria izan da Elizondoko eskola publikoan

  Kultura  Baztan  Elizondo

Ameli ipuin kontalaria izan da Elizondoko eskola publikoan

Eskolaz kanpoko liburutegi zerbitzua ere eskaintzen dute ikasturte honetan

Elizondoko Eskola Publikoko ikasleek Ameli Ipuin Kontalaria ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten eskolako liburutegian urtarrilaren 23an, asteartean. Ekintza hau irakurzaletasuna eta liburutegiaren erabilera sustatzea helburua duen egitasmo zabala baten barnean kokatuta dago. Egitasmo honen barne, eskolako orduetan, baita eskolatik kanpoko orduetan ere ekintza desberdinak antolatu dira.

Juan Carlos Pikabea lesakarraren margoak Baionako Euskal Museoan ikusgai daude

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Juan Carlos Pikabea lesakarraren margoak Baionako Euskal Museoan ikusgai daude

Urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra izanen dira eta astearte arratsaldean egin zuten inaugurazioa

Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren ‘Nafarroa, paisaiak eta ohiturak’ izeneko margo erakusketa ikusgai dago urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra Baionako Euskal Museoko Xokoa gelan. Sarrera doan izanen da nahi duen guziarendako. Asteartetik igandera, 10:30etik 18:00etara irekiko ditu ateak museoak. Astelehen eta besta egunetan itxita egonen da. 

Ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ehun bat neska-mutikok parte hartu dute hirugarren edizio honetan

Hirugarren aldiz ipuin lehiaketa antolatu du Beti Gazte elkarteak, Lesakako Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzendua. Hiru edizioetako parte-hartze handia izan da aurten eta ehun bat idazlan bildu dituzte eta horregatik, «bai Irain Eskola publikoko baita Tantirumairu ikastolako irakaslegoari lehiaketan izan duten konpromisoa» eskertu die Beti Gaztek eta saria eman diete bi ikastetxeei ere. 

Euskal Nobela Beltzaren Astea egitarau betearekin dator Baztanera

  Kultura  Baztan

Euskal Nobela Beltzaren Astea egitarau betearekin dator Baztanera

Ekarpena eman duten 77 pertsonen izena ageri da ilbeltzaren 16tik 22rako kartelean

(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea ospatuko da ilbeltzaren 16tik 22ra, egitarau zabalarekin. Horren berri eman zuten ilbeltzaren 11n, asteazken arratsaldean Iruñeko Karrikirin eskainitako prentsaurrean. Bertan izan ziren Eneko Aizpurua eta Patxi Larrion idazleak, (H)ilbeltza ekimenean parte hartuko dutenak, Ernesto Prat eta Maitane Maritorena (H)ilbeltza ekimeneko kideak. Egitarauaz gain, www.ilbeltza.eus web gunearen nondik norakoak ere azaldu zituzten. 

Etxalarko hilarriei buruzko liburua argitaratu du Pello Apezetxeak

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Etxalarko hilarriei buruzko liburua argitaratu du Pello Apezetxeak

 ‘Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak’ izenburupean hainbat jakingarri bildu ditu Etxalarko apezak 

Urte berrian ere liburu berria besazpian hartuta heldu zaigu Pello Apezetxea Zubiri, Etxalarko erretorea. ‘Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak’ izenburupean,  hildakoak gogoratzeko Euskal Herrian eta Etxalarren bereziki erabili diren trikuharri, harrespil eta, Etxalarko eliza inguruan hain dotore ageri diren hilarren inguruko liburua idatzi eta argitara eman du.

Goizuetako Narbarte anai-arrebak oholtzara bueltatu dira Nafarroako III. Trikitixa Jaialdian

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako Narbarte anai-arrebak oholtzara bueltatu dira Nafarroako III. Trikitixa Jaialdian

Urtarrilaren 7an egin zen Altsasun eta zazpi bikotek parte hartu zuten 

Nafarroako III. Trikirixa jaialdia antolatu zuen Nafarroako Trikitixa Elkarteak urtarrilaren 7an Altsasun. Zazpi bikotek parte hartu zuten jaialdian, eta horien artean, Goizuetako Dani eta Ainara Narbarte anai-arrebek parte hartu zuten (gipuzkoarrak ez ziren bakarrak). Aspaldi ez ziren elkarrekin oholtzara igoak eta jaialdi honen aitzakian jende aitzinera atera ziren larunbatean Altsasun. Danik berak sortutako hiru pieza jo zituzten.

Artea Oinez lehen ekimena Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Eskualdeko egileen euskarazko lanak saritu ditu aurten ere Iruñeko Udalak

  Kultura  Mendialdea

Eskualdeko egileen euskarazko lanak saritu ditu aurten ere Iruñeko Udalak

Iban Garro lesakarrak olerkietan lehen saria eta bertso-idatzietan Julen Zelaieta beratarrak eta Eneko Fernandez lesakarrak bigarren eta hirugarren sariak lortu dituzte

Iruñeko Udalak hogeita seigarren aldiz antolatutako egile berriendako euskarazko literatur lehiaketako sariak banatu dituzte eta aurten ere eskualdeko zenbait egile sarituak suertatu dira. Iaz bezala, bertso-paperetan Julio Sotok lortu du lehen saria, olerkietan Iban Garro lesakarrak eta narrazio laburretan Ander Perez Agotek.

Berako Jesusen Bihotzako ikasleek Eguberrietako emanaldia eskaini dute

Berako Jesusen Bihotzako ikasleek Eguberrietako emanaldia eskaini dute

  Kultura  Bortziriak  Bera

Eguberriak hurbil dira eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasle eta irakasleek Eguberrietako emanaldia eskaini zuten abenduaren 20an Kultur Etxean. Ohikoa denez, antzerkia, dantza eta kantua uztartzen dituen emanaldi ederra eskaini zuten.

Aitaren bizipenak eta bertze istorioak komikian bildu ditu Begoña Durruty margolari arizkundarrak

  Kultura  Baztan  Arizkun

Aitaren bizipenak eta bertze istorioak komikian bildu ditu Begoña Durruty margolari arizkundarrak

Aljeriako gerlan zauritu zuten eta gerritik beheiti mugitu ezinik gelditu bazen ere, ezintasun hori gainditzea lortu zuen Gregorio Durrutyk

Gregorio Durruty aitaren Aljeriako gerla garaiko pasadizoak eta bizipenak eta bertze zenbait istorio bildu ditu Begoña Durruty margolari arizkundarrak nobela grafiko batean. 

Hamargarren urteurrena kontzertu bikain batekin borobildu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Hamargarren urteurrena kontzertu bikain batekin borobildu du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

Musika eta kantuaz gain, omenaldiak eta giro bikaina izan zituzten igandean

Hamar urte bete ditu aurten Goizuetako Umore Ona abesbatzak eta urte osoan zehar egin dituzten urteurreneko ekitaldiak borobiltzeko, gabonetako kontzertu berezia eskaini zuten abenduaren 18an, igande eguerdian Goizuetako elizan, Hernaniko Ozenki, Getariko bandarekin eta beste gonbidatuekin batera. Bezperan, Hernanin, Ozenki abesbatzarekin eta Hernaniko bandarekin batera aritu ziren.