Baztan-Bidasoko turismo mapa berria aurkeztu du Uraren Bailarak-ek

Ttipi-Ttapa api 23, 17:30

Mapa berriak Baztan-Bidasoko herriak lotzen dituzten bizikleta bide eta mendi bide nagusiak biltzen ditu, baita Nafarroa Ezagutu Sareari atxikitako guneak eta ibilbideak ere

Nafarroako parlamentariek Oronoz-Mugairiko arrain haztegia bisitatu dute

Ttipi-Ttapa api 19 Baztan   Oronoz-Mugairi

Nafarroako Parlamentuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak Oronoz Mugairiko arrain haztegia bisitatu zuen asteazken goizean. Oronoz-Mugairikoa Nafarroako Gobernuko hiru arrain haztegietako bat da, eta, alde batetik, Bidasoa izokinarekin birpopulatzeko lan egiten du, eta, bertzetik, izokin-eskualde mistoko ibaiak indartzeko erabiltzen diren amuarrainak gizentzen ditu Oronoz-Mugairiko haztegian.