LAB sindikatuaren 50. urteurreneko dokumentala emanen dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 09:00
50 urte bete ditu LAB sindikatuak eta horren inguruko dokumentala ikusgai izanen da igande goizean Harriondoan. Argazkian, 2013ko maiatzaren 1eko manifestazioa Donezteben.

LAB sindikatuaren (Langile Abertzaleen Batzordeak) 50. urteurrenaren harira Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren proiekzioa eginen dute apirilaren 21ean, igandean 11:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Ondotik, solasaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun