mar 22 Leitzaldea Areso
Guraso Elkarteak antolatzen duen ekintzetako bat da zuhaitz landaketa. Ez dakite oso ongi noiz hasi ziren antolatzen, baina udaberri hasieran, urtero mantentzen duten hitzordua da. Aresoko Udalak zuhaitzak erosi, landaketa non egin behar den zehaztu eta haur eta gurasoak izaten dira horiek landatzeaz arduratzen direnak. Argazkiak: Maitane Elustondo eta Jaione Olazabal
mar 20 Leitzaldea Areso
Bazkalondoan Korrikaren erritmoan ibili ziren aresoarrak. Emozioa gorputzean eta ilusioa aurpegietan. Uitziko gainean egokitu zitzaizkien udalaren eta herriko eragileen artean erositako bi kilometroak. Maldan gora eta behera, eskuz esku lekukoa pasaz: udaleko ordezkariak, guraso elkartekoak, lagunartekoak, gurasoak, gazteak, aiton amonak... denak aritu ziren korrika. Argazkiak: Korrika.
Leiho eta kontraleihoak
Ateak
Berokuntza instalazioak
Manparak
Barandak
Leihoak