Santa Ageda bezpera ospatu zen

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Santa Ageda bezpera ospatu zen

Bertsojazz bazkaria

  Kultura  Malerreka  Ituren

Korrikako bertso afaria

  Kultura  Bortziriak  Igantzi

Goenkale telesailaren azken atala

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Goenkale telesailaren azken atala

Gema Arrugaeta argazkilariaren erakusketa Madrilen

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Taldeko argazki erakusketa ibiltariaz gain, erakusketa pertsonala ere paratuko du ikusgai

Txamukos mariatxia Koskillan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Lehen ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Lehen ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Bera kantari

  Kultura  Bortziriak  Bera

Kultur hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen otsailaren 22an

  Kultura  Baztan

Kultur hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen otsailaren 22an

Baztango Dantzariak taldearen eskutik bailableak Elizondon igande eguedian eta antzerkia Iruritan arratsaldean

Otsailaren 22an, igandean, kulturarekin lotutako hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen. 12:45ean Baztango Dantzariak taldearen eskutik Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larraindantza, gaita…) dantzatzeko aukera izanen da Elizondoko Plazan.

Haurrentzako ipuin kontalaria izanen da otsailaren 20an Berako liburutegian

  Kultura  Bortziriak  Bera

Maite Frankok 4 eta 7 urte artekoentzat ariko da ortziral arratsaldeko 6etatik aitzinera

Otsailaren 20an, ortziral arratsaldeko 6etan, Maite Franko haurrentzako ipuin kontalariak Filomena Musugorri Errege eta beste ipuin batzuk kontatuko ditu herri liburutegian. 4 eta 7 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako emanaldia da.

Gema Arrugaeta Etxalarko argazkilariak erakusketak zabalduko ditu Madrilen

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Gema Arrugaeta Etxalarko argazkilariak erakusketak zabalduko ditu Madrilen

Taldeko argazki erakusketa ibiltariaz gain, erakusketa pertsonala ere paratuko du ikusgai

Etxalarko Gema Arrugaeta argazkilaria Madrilen egonen da “on the movie” argazki erakusketa ibiltariarekin. Tunez, Frantzia, Suitza eta Libanotik pasa da erakusketa eta hurrengo geltokia Madrilgo Lorategi Botanikoa izanen da; otsailaren 19tik martxoaren 15a arte. Europa mailan, sei argaz­kilariren artean martxan jarritako erakusketa da, eta Mediterraneoko transhumantzia eta naturari buruzkoa. Bertan, Espainiari buruzko erreportajea Gemak osatutakoa da eta Extremadura eta Avilako argazkiez gain, Euskal Herrikoak ere sartu ditu.

Aimar Karrika nagusitu zen Zubiriko saioan

  Kultura  Mendialdea

Aimar Karrika nagusitu zen Zubiriko saioan

Martxoaren 8an Lesakako Harriondoan jokatuko den finalaurreko saioan kantatuko du auriztarrak

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena jokatu zen igandean Zubiriko Gautxori jatetxean. Giro ederra nagusi, 170 bertsozalek bete zuten jatetxeko aretoa. ‘Bertsolaritza Irakaskuntzan’ programa jasotzen duten Zubiriko ikastetxeko gazteek egin zieten ongi etorria bertsolari eta bertsozaleei, publikoarekin konplizitate handia lortuz. Saio puntuagarriekin hasita ere, giro epela izan zen nagusi eta sei bertsolariek lan txukuna egin zuten.

Beran eta Lesakan inauteri giroan jarraitzen dute

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Beran eta Lesakan inauteri giroan jarraitzen dute

Lesakan eguerdi aldera orga apainduak ikusteko aukera izanen da eta Beran zinga-arraultze kantatuz eskean ibiliko dira

Joan den astetik dabiltza Beran eta Lesakan inauterietan murgilduak. Eta asteburuan ere ez dira etxean gelditu. Beran, erraterako, larunbatean kaldereroek ederki alaitu zuten herria (ikusi argazkiak) eta igandean inude eta artzainek (ikusi argazkiak) hartu zuten lekukoa. Gaur, berriz, zingar-arraultzea goizean eta iluntzean kontzertua izanen dituzte. Lesakan, berriz, larunbat gaueko giroaren ondotik, igandean zakozarrak atera ziren karrikara. Gaur, berriz, goiz-arratsaldez fraindar eta goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira eta eguerdi aldera orga apainduak aterako dituzte plazara. Arratsaldean, berriz, dantzaldia izanen dute plazan.

Igandean jokatuko da Nafarroako bertsolari txapelketako hirugarren final-laurdena

  Kultura  Mendialdea

Igandean jokatuko da Nafarroako bertsolari txapelketako hirugarren final-laurdena

Amaia Elizagoien oronoztarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra Zubirin

Nafarroako Bertsolari txapelketak segida izango du igandean, Zubiriko Gautxori jatetxean egingo den hirugarren final-laurdenarekin. 17:30ean hasita, ohi bezala sei bertsolari igoko dira oholtzara: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Aimar Karrika. Aurkezle lanak berriz, Ainara Ieregik eginen ditu.

Jon Barberena eta Julio Soto finalaurrekoetarako lehen sailkatuak

  Kultura  Mendialdea

Jon Barberena eta Julio Soto finalaurrekoetarako lehen sailkatuak

Asteburu honetan abiatu da Nafarroako bertsolari txapelketa Iruñean eta Irurtzunen egindako saioekin

Bi saiorekin hasi da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42.edizioa; larunbatean Iruñean eta igandean Irurtzunen. Lehen final-laurdenean Jon Barberena baztandarrak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela eta igandeko bigarren final-laurdenean berriz, Julio Soto gorritiarrak. Bi bertsolari hauek datorren martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekoan kantatuko dute.

Gibelurdinek taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an Elizondon

  Kultura  Baztan  Elizondo

Gibelurdinek taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an Elizondon

Igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Arizkunenean

Gibelurdinek taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an, igande arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Kultur Batzordeak antolatu du emanaldia.