Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Musika eta dantza artean giro ederrean joan da Sarako bestetako asteburua

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

Sarako bestetan giro ederra izaten ari da eta jendetza biltzen ari da plazako ekitaldietan. Horren erakusgarri, larunbat arratsean Dupla eta Bulego taldeek emandako kontzertu bikaina eta igande arratsaldean, Zarena Zarelako dantza taldearen ikusgarria. Igandean desfilea ere egin zuten, aurten 50 urte bete dituena. Argazkiak: Begira Mañu Amado

Sarako Gazteriaren Eguna gaur eta azken eguna bihar

Asteburuko eta asteleheneko ospakizunen ondotik, azken txanpan sartuak dira Sarako bestak. Gaur, asteartean, Sarako Gazteriaren Eguna izanen dute eta bihar, buruilak 17, azken eguna.

 

Buruilak 16, asteartea

Sarako Gazteriaren Eguna

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean Spuc eta Noizbait taldeen arteko partida. 16:30ean artzain xakur txapelketa. 18:00etan Joko Garbi finala plazan. 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. 20:00etan gaztetxean Joko olinpiko gaua Andoni Ollokiegirekin. 22:00etan Xiberoots taldea. 00:00etan DJ Jotatxo. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

Buruilak 17, asteazkena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan Sarako azienda lehiaketa. Sarako laborarientzat 1.700 euroko primak. 10:30ean gaztetxearen ondoko parkean Pontx pailazoaren ikusgarri berria. Euriarekin kiroldegian. 17:00etan plazan esku huska partida. 18:00etan trinketetik abiatuta bertso poteoa, Amets Arzallus eta Unax Ibargarairekin. 18:30ean trinketean esku pilotako finala. 19:00etan zozketa. 19:30ean Los Chuchos taldearekin aperitifa. 21:30ean Burrunbataldea. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun