41 urtez mediku lanean ari den Benedicto Agirre Etxeberriari, Beneri, merezitako omenaldia eginen diote Urdazubin ekainaren 22an, Urdazubiko Herriko Etxeak antolaturik. Igandean 12:30ean ongietorria eginen zaio Urdazubiko herriko etxean, gero omenaldia kultur etxean eta, azkenik, plazan bazkaria eginen dute 1984tik Urdazubiko eta Zugarramurdiko medikua denaren ohorez. Jean Louis Bergara akordeoilaria ere bertan izanen dute.