Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Urdazubin ere hasi dira Salbatore bestak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 29a, 11:30

Iruritan asteazken eguerdian hasi baldin baziren, Urdazubin asteazken arratsean abiatu ziren Salbatore bestak. Urdazubin, 20:00etan piztutako txupinazoaz gain, Salbatore monasterioko ezkila jotzea izan zuten eta herri afaria Montxo jatetxean.

Salbatore eguna gaur

Urdazubin ere gaur dute egun handia. Goizean goiz izan dute meza eta eguerdian ezkila jotzea eta aperitifa izanen dhte txistulariekin eta euskal dantzariekin. Arratsaldean, 16:30ean haurrendako jokoak izanen diruzte, 18:00etan bertso poteoa Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe bertsolariekin eta 21:30ean paella jatea plazan. Ondotik, Holako taldearein dantzaldia izanen dute.

 

Asteburua ere indartsu dator

Lehen bi egunen ondotik, aste hondarrean ere egitarau zabala izanen dute Urdazubin.

Maiatzak 30,ortziralea

  • 11:30ean haurrendako Conquis erronka.
  • 14:00etan Ugarana emakume elkarteko bazkaria eta gazte bazkaria.
  • 18:30ean txokolate jatea frontoian eta herriko gazteen herri kirol erakustaldia.
  • 20:00etan pintxoak plazan denentzat.
  • Ondotik, kontzertuak: Herritarrak, Atzarbale txaranga eta DJ Ganix.

Maiatzak 31, larunbata

  • 14:30ean zikiro jatea Igandea txarangak alaiturik. Gero, kalejira herriko
    karriketan barna.
  • 16:30ean haurrentzako jokoak.
  • 21:30ean indarberritzeko zingar jatea eta giro onari kontzeko Destino Sonora mariatxi taldearekin dantzaldia.
  • 23:30ean kontzertua Gabezin taldearekin plazan.
  • Ondotik, DJ Kapitan General.

Ekainak 1, igandea

  • 16:00etan herriko gaztetxoen pilota erakustaldia.
  • 17:00etan Ados pilota taldeko profesionalen bertso-pilota partida.
  • Partidaren ondotik, plazan nahi adina pintxo eta edateko izanen
    da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!