Bestak 2025

Asteazkenean hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte Urdazubiko bestak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 14:00

Asteazkenean hasi, eta igandera bitarte luzatuko dira Urdazubiko bestak. Besta Komisioak egitarau zabala prestatu du bortz egunetarako.

Maiatzak 28, asteazkena
  • 20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea plazan aperifarekin.
  • 21:30ean herri afaria Montxo erretegian herriko musikariek alaiturik.
Maiatzak 29, ortzeguna
  • 09:00etan meza nagusia.
  • 12:00etan ezkila jotzea eta ondotik aperitifa txistulariekin eta euskal dantzariekin.
  • 16:30ean haurrentzako jokoak.
  • 18:00etan bertso poteoa Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe bertsolariekin.
  • 21:30ean paella jatea plazan.
  • Ondotik, Holakorekin dantzaldia.
Maiatzak 30,ortziralea
  • 11:30ean haurrendako Conquis erronka.
  • 14:00etan Ugarana emakume elkarteko bazkaria eta gazte bazkaria.
  • 18:30ean txokolate jatea frontoian eta herriko gazteen herri kirol erakustaldia.
  • 20:00etan pintxoak plazan denentzat.
  • Ondotik, kontzertuak: Herritarrak, Atzarbale txaranga eta DJ Ganix.
Maiatzak 31, larunbata
  • 14:30ean zikiro jatea Igandea txarangak alaiturik. Gero, kalejira herriko
    karriketan barna.
  • 16:30ean haurrentzako jokoak.
  • 21:30ean indarberritzeko zingar jatea eta giro onari kontzeko Destino Sonora mariatxi taldearekin dantzaldia.
  • 23:30ean kontzertua Gabezin taldearekin plazan.
  • Ondotik, DJ Kapitan General.
Ekainak 1, igandea
  • 16:00etan herriko gaztetxoen pilota erakustaldia.
  • 17:00etan Ados pilota taldeko profesionalen bertso-pilota partida.
  • Partidaren ondotik, plazan nahi adina pintxo eta edateko izanen
    da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun