Asteburu honetan genituen ihauteriak Saran ere. Larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxe etxe. Igandean, haurrek eta helduek, denek mozorrotuak egin dituzte gauza politak plazan, musikarien soinu ederrekin. Ondotik zanpantzar erre dute alegrian, bazen jende anitz, plaza ongi betea zen, denborak ere lagundu baititu. Ondotik, bazkaria izan dute Sarako Izarra errugbi taldeak antolatua. 180 bat lagun baziren eta umore onean egin dute oturuntza. Gero, aski kontzertu ederra eman du Andoni Ollokiegik. Aurtengo ihauteriak ere pasatu dira, beraz, beti bezala umore onean. Argazkiak: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.