Inauteak 2025

Egitarau zabalarekin datoz Senpereko ihauteriak otsailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 19a, 12:30

Zanpanzarren auzia, Senpereko inauterietan. Larunbat honetan izanen dituzte ospakizunak.

Aitzinetik, Zakuzaharrak elkartearen auzoz auzoko ibilbidea bururatzeko otsailaren 15ean Urguri kartierrean ibili dira

Asteburuetako etxez etxekoari amaiera eman ondotik, Zakuzaharrak elkarteak apailatua du gaitzeko egitaraua, otsailaren 22ko Senpereko ihauterien ospatzeko.

Larunbatean 10:00etan haurren mozorro txapelketa eginen dute eta, ondotik, hamaiketakoa; 12:15ean zintzur bustitzea; 13:30ean bazkaria, honen erreserba (22 euro) 06 89 82 06 93 telefonora deituz; 15:00etan matahamiak, Zirikolatz elkartearen eskutik; 16:30ean dantzak Zirikolatz taldeak emanak; 17:00etan desfilea eta Zanpantzarren auzia; 18:00etan helduen mozorro txapelketa ongi sariztatua; 18:00etan Kaxkatu; 20:00etan Elektrokutau Elektrotxaranga; 22:30ean Kuartz; gauerditan Doli DJ; 18:30etik 02:00etara taloak salgai, Zaldubi Ikastolak preparatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun