Hilaren, 22an, berriz, ihauteri eguna ospatuko dute eta egun osoko egitaraua prestatu du Zakuzaharrak elkarteak. 10:30ean haurren mozorro txapelketa eta krakada izanen dira. 13:30ean bazkaria eginen dute frontoian (txartelak 06 89 82 06 93 telefono zenbakian 22 eurotan).
15:00etan matahamiak izanen dira Zirikolatz elkartearen eskutik eta 16:30ean, berriz, dantzaldia eginen dute. 17:00etan desfilea eta Zan Pantzarren auzia izanen da eta 18:00etan helduen mozorro lehiaketa. Eguna borobiltzeko, 18:30etik 02:00etara gaualdia izanen dute: Elektrokutau elektrotxaranga, Kaxkatu eta Kuartz taldeak eta Doli DJ.