Ihauteriak ate joko ari dira. Senperen, otsailaren 22rako iragarriak dira, eta prestakuntzetan buru-belarri jotzen dute zakuzaharren elkarteko kideek. Etxez-etxe ibiltzeko ohidura dutenez, batez ere beraien dantza, kanta, musika eta irriak eskaintzen hasiko dira auzoz auzo. Urtarrilaren 25ean hasiko dute ibilbidea Hergarai auzoan.
Otsailean segida izanen dute etxez etxeko ateraldiek. Otsailaren 2an Olha eta Karrika nagusian ibiliko dira ; otsailaren 8an Amotzeko bidea hartuko dute, bururatzeko Urguri kartierrean otsailaren 15ean. Garai bateko galdera baitzen «Zingar eta arroltze, bat edo bertze, biak hobe», gaurkotzeko beharra luke segurrik. Halere, harrera hoberena merezi dute, beraien animazioekin bazterrak eta bihotzak alaitzeagatik.
Otsailaren 22an ihauteriak
Senpereko Ihauteri eguneko programa zehatza aitzinerago emanen dugu, baina bazkarirako erreserbak egin daitezke dagoeneko 06 89 82 06 93 telefono zenbakian (22 euro). Haurren eta helduen mozorro txapelketak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira.