Jendetza bildu zen besta giroan, bideokliparen grabaketan.
Ione Zozaia Iratzoki zugarramurdiarra taldekide duen Kilimak taldeak Zugarramurdin grabatu zuen bere azkeneko bideoklipa. Graxiana aterpetxean egin zen, eta jendeak parte hartzeko deialdi orokor bat egina zen. Ondorioz 50 bat lagun eta hiru orenez han aritu ziren, fuego. Bideokliparen gaia besta giroa denez, jendeak izigarri ongi pasatu zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.