Bidexketan ibilaldia, irakurketa xokoa eta pottoka itzuliak izan zituzten ttikienek. Aizkolariak eta bertsolariak ere aritu ziren. Ostatua ere bazen eta zikiroa bazkaltzeko, Kiki eta Sebasek alaiturik. Plazan, berriz, goizean bote luze partida izan zen eta arratsaldean, ttikien eta helduen lasterketaren aitzinetik joaldunak ibili ziren. Sari banaketaren ondotik, berriz, Petti beratarrak kontzertua eman zuen.