Info gida 2024

«Zaporeak gune berriak kalitatezko gourmet esperientzia eskainiko du»

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 2a, 13:00

Grupo Biok-ek Zaporeak gunea ireki berri du Dantxarinean, «sukaldaritzako esperientzia paregabea eskainiko duen gourmet espazioa».

800 metro karratuko gunean jatetxea, ostatua eta gourmet produktuen denda dituzte eskuragarri. Gainera, hainbat kolaboratzailerekin eginen dute lan, «kalitatezko zerbitzu autentikoa eskaintzeko helburuarekin. Horien artean Hervé Sancho, MOF (Frantziako harakinik onena) titulua duena, bertako Euskal Txerria ekoizten duen Maskarada etxea eta Sasi Ardiarekin lan egiten duen Sasiko elkartea. «Ekoizle ttikien pasioari, tradizioari eta dedikazioari balioa eman nahi diegu, eta komunitatearentzat onuragarria den negozio eredu jasangarria sustatu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun