Info gida 2024

«Saran elkarte ugari ditugu, herritarrak anitz mugitzen baitira»

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 18a, 12:00

Sarako kultura axuanta da Patxi Jauregi, eta azaldu duenez, «herriko elkarteekin egiten dut lan. Kultur elkarte anitz ditugu, herritarrak anitz mugitzen baitira». Horrez gain, «Saran euskaraz gehiago mintzatzeko lanean ari gara Plazara elkartearekin, komertzioetan, elkarteetan, enpresetan… euskara gehiago erabiltzeko. Dinamika lortzea zaila da baina bide onean gara».

Kultur elkarteekin ez ezik, kirol taldeekin ere aritzen da lanean; «Saran pilotan, errugbian, eskubaloian eta lasterka aritzeko taldeak dira haundienak. Errugbian eta pilotan, adibidez, 150 lagun inguru aritzen dira».

Izarra errugbi taldeko lehendakarietako bat da Jauregi, eta kontent agertu da nesken taldearekin; «duela bi urte sortu zen, neska talde bat etorri zenean erranez aritu nahi zutela. Joan den urtean hasi ziren Euskal Herriko Ligan parte hartzen eta aurten bigarren mailako txapeldunak izan dira! Neskek bakarrik sortutako proiektu gisa hasi zenak bere fruituak eman ditu. Dinamika polita dute, eta Iparraldean neska talde gutti direnez, bertze herrietatik ere etortzen dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun