Alde batetik, «Alkerdiko lezeetako aurkikuntzak aztertzen ari gara eta hurrengo urteetan museo berri bat sortu nahiko genuke, aurkitutako guzia ezagutzera emateko: tresnak, ontziak, hezurrak, animalien aztarnak, grabatuak…».
Baserriberri proiektua ere «polita iruditu zaigu eta laguntzen ari gara; baserri zahar bat berritu bitartean hargintza eta zurgintza formakuntza ematen dute, Europa osoan balioko duen titulazioa lortzeko».
Xaretako herriekin, berriz, harremanak sendotu nahi dituzte. «Pandemiaz geroztik galdu den Herri Aitada berreskuratu nahi dugu. Zugarramurdin eginen dugu hurrengoa, eta gero Urdazubin izatea nahiko genuke. Bertze aukerak ere bilatzen ari gara, lau herriak elkartuta proiektu berriak egiteko».