Herrian bertan, berriz, «animalien babeslekua dugu. Abandonatuak edo gaizki tratatuak izan diren animaliak dituzte, eta pertsonekin egotera ohituta daudenez, haiekin egon daiteke: loroak, otsoak, surikatak… Horrez gain, martxan segitzen duen XVIII. mendeko ur errotan bisitak egin ditugu eta irina nola egiten den erakusten dugu. Gainera, herriko kanalak eta etxe indianoak ikusgarriak dira».
Paseatzea gustuko dutenentzako, berriz, «ibilbide ugari ditugu inguruan, Donejakue bidea herritik pasatzen baita. Nabigatzailea duten bizikleta elektrikoak alokatzeko aukera ere eskaintzen dugu».