Sarako eta inguruko herrietako sorkuntza mota guztiak biltzen dituzte bertan; «margoak, buztingintza, bitxiak, zur lanak, larru lanak… eskaintza aski zabala dugu». Gainera, «zeramikako kurtsoak egiteko tailerra ireki dugu, eta guztira 40 bat lagun etortzen dira klaseetara astero».
Iparraldeko artelan ugari badituzte ere, «Hegoaldeko artistekin harreman gehiago izan nahiko genuke, eta elkartearen kide egitera animatu nahiko nituzke urdazubiarrak, zugarramurdiarrak, beratarrak… harremanak zuzenean beti hobe dira». Informazio gehiago nahi dutenek eskuragarri dute axuriarte.hotglue.me webgunean.