Info gida 2024

«Garrantzitsua da gure aberastasuna transmititzea, gal ez dadin»

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 12:00

Fabrice Iparagirre zuzendariak azaldu duenez, «Sarako lezea beti izan da leku kultural bat; bisita JM Barandiaranen idatzietan oinarritua da eta parke megalitikoa J Bloten ikerketetan. Gure ohiturak eta bizimodua ahoz, idatzien bidez eta euskal artisten bidez transmititzen dira, hor dugu gure kulturaren indarra».

Hori dela eta, eskaintza kulturala zabaldu dute lezeetan; ikusgarriak, kontzertuak, erakusketak, esplorazioak… «Ekitaldiak atseginak eta jakingarriak izatea espero dugu, jende guzia bere lekuan sentitzea, baina ahaztu gabe naturgune berezia dela eta errespetatu eta zaindu behar dugula». Kulturzale ugariren laguntza dute horretarako, «eta eskerrak eman nahi dizkiet denei».

Saratarrentzat leku berezia da lezea, haien historiaren eta kulturaren parte baita; «herriko talde eta elkarteak biltzeko lekua da, bazkariak egiteko, bestetan ikusgarria antolatuko dute bertan, txondorra eraikitzen ari gara… Herritarrak hemen etxean dira!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun