Info gida 2024

«Urdazubiko herriak lan haundia egin zuen lezea bisitariendako moldatzeko»

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 12:00

Duela 30 urte inguru hartu zituen Urdazubiko Udalak Ikaburuko lezeak, Pantxo Iribarren zena alkatea zelarik. Goio Hualde langileak azaldu duenez, «herriak bere baitan kontu nahi zituen, eta esfortzu ekonomiko haundia egin zuten Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lehenagotik bisitariak bazituen ere, herriak lan haundia egin zuen eta azpiegitura berriak paratu zituen: ura, argia, aparkalekua…».

Horrez gain, «kobazuloan ibilbide bat egin zen eta argi sistema kontrolatua paratu zuten, oraindik martxan dagoena. Argiak bisitariekin bakarrik pizten dira, bertzela itzaliak egoten dira lezeari kalte guttiago egiteko. Horri esker, gaurko egunean oraindik gauenarak ikusten ahal dira barnean lo, erasotuak sentitzen ez direnaren seinale».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun