Maiatzaren 8an, asteazken arratseko zortzietan piztutako txupinazoarekin eta ezkila jotzearekin abiatu ziren Urdazubiko Salbatore bestak. Lehen suziriaren aitzinetik boteluze partida jokatu zuten frontoian eta ondotik aperitifa eta herri afaria izan zuten. Gaur Salbatore eguna ospatuko dute eta egitarau zabala izanen dute igandera bitarte. Argazkiak: Arantxa eta Iraia
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.