Senpereko Kultur Topaketen Garaia zikloaren izenari ohore eginez, Afrika eta Euskal Herriko ohituren topaketa eginen dute apirilaren 13an, larunbatean Senperen. Zehazki, afro/euskal musika eta dantza topaketa eginen dute 14:00etatik 23:00etara, Association Doomy Yoff de France (ADYF) elkarteak antolatua.
Afro-Euskal Eguna senpertarrek Yoffera bidaiatzeko murgilaldia da, musikaren, kantuaren, dantzaren, ipuinen eta lagunarteko otordu baten bidez.
14:00etatik 16:00etara perkusio hastapen tailerra izanen dute eta 7 eta 12 urte bitarteko aurrentzat eskainitako dastaketa. 16:30etik 18:30era euskal dantzak eta ipuinak izanen dituzte. 19:00etatik 20:45era afaria emanen dute. Horretarako aitzinetik izena eman behar da doomiyoffdefrance@gmail.com helbide elektronikoan edo 06 62 44 64 39 edo 06 17 10 24 74 telefonoetan. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 15 euro. 21:00etatik 23:00etara ikuskizun gaua izanen dute.