‘Le repas des Fauves’ antzezlana ikusgai izanen dute apirilaren 7an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 10:00
La Troisième Rue konpainiak taularatuko du 'Le repas des Fauves' antzezlana igandean Larrekon.

Igandean 17:00etan Larrekon eskainiko du La Troisième Rue konpainiak, Kultur Topaketen Garaiaren barrenean

 

La Troisième Rue antzerki konpainiaren Le repas des Fauves antzezlana ikusgai izanen dute Larreko kulturgunean apirilaren 7an, igandean 17:00etan, Kultur Topaketen Garaia zikloaren barrenean, Herriko Etxeak antolatuta. Sartzea 16 euro kostako da, 10 euro prezio murriztua, Euskal Herriko turismo bulegoetan galdetuta. 1942an, Frantzia okupatuan iragaiten den gertakari bat aipatzen du ordu eta erdiko iraupena duen komedia dramatiko honek.

Sinopsia

1942. Frantzia okupatuan lagunak elkartu dira anfitrioiaren urtebetetzea ospatzeko. Gaua ederki doa eraikinaren oinean bi ofizial alemaniar hil dituzten arte. Errepresalia gisa, Gestapo eraikina ikertzen hasiko da eta SSko Koubach komandantea Pélissiertarren etxebizitzan sartuko da eta besta ttiki bat zenak bertze itxura bat hartuko du. Tentsioak gora eginen du etengabe eta lagunarteko bilera piztien otordu (Repas des fauves) bihurtuko da, itxaropen-uneak eta zoramena txandakatuz. Pieza zirraragarri honetan zorroztasuna eta umore beltza nahasten dira. Irri egiten dute, dar-dar egiten dute, hunkitu egiten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun