Otsailaren 10ean eta 11n ospatuko dituzte inauteriak, baina aitzinetik hainbat lan egiten ari dira. Azken hiru astelehenetan dantza tailerrak egin dituzte Jose Cazaubonen eskutik Lur Berrin eta Axuri'Arterekin maska eta mozorro tailerrak egiten ari dira otsailaren 3an, 7an eta 10ean Keinu gelan. Tailer hau egiteko gauen bilketa ere egiten ari dira otsailaren 1etik 9ra Axuri’Arten.
Otsailaren 10ean, larunbatean14:00etan Axuri’Arten Sorginen salda prestatuko dute (Xamango lukainkarekin edo beganoa). Salda hori lortuko dute otsailaren 6tik 10era egiten ari diren barazki bilketa bati esker.
Otsailaren 11n, igandean, Sarako gazteak etxez etxe ibiliko dira. 11:00etatik goiti ihauteriak plazan: dantzak, auzia… Bazkaria ez da Lur berrin iraganen aurten. Horren ordez, plazan salgai izanen dira: Taloak (Sarako Izarra errugbi taldearen eskuytik), Salda (Axuri’Arte elkartearen eskutik) eta bizkotxak (Sarako eskolaren eskutik).
Ondotik, ihauteri erakusketa ikusgai ezarriko dute otsailaren 13tik 25era lezeetan.