Inauteriak 2024

Senpereko ihauteriak otsailaren 3an ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 17:00
Zakuzaharra makildantzak dantzatzen Hergarai auzoan joan den larunbatean. Ihauterietako programa zabala prestatu dute otsailaren 3rako.

Kartierretako itzuliak egin ondoan Zakuzaharrak taldeak plantan ezarri du programa bikaina larunbat honetarako, otsailaren 3rako.

Larunbatean 10:30ean haurrendako jokoak izanen dituzte. 12:00etan zintzur bustitzea Xupz taldearekin. 13:00etan bazkaria. Erreserbak 06 89 82 06 93 (patea, txuleta patatekin, gasna eta sagar tarta, arnoa, kafea eta ondokoa barne, 22 euro). Bazkal ondoan, 16:30ean dantzak Zirikolatzen eskutik. 17:00etan desfilea eta San Pantzarren auzia. 18:00etan Basapiztiak. 20:00etan Punttu Kakotx txaranga. 22:30ean Modus Operandi taldearen kontzertua. Gauerditan DJ Uzkuluz.

Neguari bizkarra erakutsi nahizik eta udaberriari so, ez ote da manera polita egun alai batez gozatzea.

Ihauterien aitzinetik, aipatu bezala, auzoz auzo ibili dira zakuzaharrak taldekoa programa banatzen eta makildantzak dantzatzen: Olha eta Ibarrun auzoetan ilbeltzaren 6an, Amotzen ilbeltzaren 13an, Urgurin ilbeltzaren 20an eta Hergarai auzoan ilbeltzaren 27an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun