Ibarrungo plazan egin dute hitzordua. Eguerditik goiti aperitifa animatua eginen dute Uztaritzeko txarangarekin eta Chicago blues musikariekin. Bazkaria, berriz, Antoine Chepy sukaldariak prestatuko du. 25 eurotan erreserba daitezke bazkarirako txartelak.
Ekainaren 27an abiatu zuten Senpereko Olha etxaldearen okupazioan ere parte hartzen ari da Lurzaindia elkartea, ELB laborarien sindikatuarekin, Ostia sarearekin eta Senpereko Kolektiboko kideekin batera.